3D arkatzarekin egindako piezen ereduak

Jarraian 3D arkatzarekin egindako 31 sorkuntz ikusgarri erakutsiko dizkizuegu.

 

Gure 3D arkatzak ikusi nahi batizu, gure on-line dendan sar zaitezke.


dragon con lapiz 3d

 

31: Herensugea 3Dn

“Cómo entrenar a tu dragón” filmea oso famatua izan zen 2010ean eta horren
erantzule “Desdentao” izan zen seguruenik. Herensuge beltz hau Hiporen laguna
bihurtu zen. Filmearen jarraitzaile den Jessicak 3D arkatzaz marraztu egin zuen.
Gazte-artea.

 

cadena de plumas

cadena de plumas

30: 3D arlatzarekin pitxiak ere egin daitezkela! Lil Blue Book baieztatu digu lepoko polit
hau eginez. Bere web orrian luma hauek burutzeko pausoak adierazten ditu. Zuk ere
egin dezakezu.

pantalla

29: Pantaila

Begirada hutsez inork ez luke esango lanpara honen pantaila 3D arkatz batekin
egina dagoela. Lehenengo kolore desberdineko hirukiak marraztu eta gero filamentu
txuriarekin bata bestearekin lotzea besterik ez da. Petra Sistikovak egina.

 

puente colgante

28: Esekitako zubia

Zubi hau, kotxe, txalupa, erreka eta guzti, Estatu Batuetako erakusketa batean
aurkeztu zen. Hainbat ordu eskainiz, emaitza agerian da: sorkuntza bikaina!.

 

 

ed-hardy

27: Ed Hardy

Ed Hardyren estilora kolore batekin inprimatutako eredua. Kolore distiratsuak gehi
diezazkiokegu, baina dagoen bezala 3D arkatzarekin lor daitezkeen detaile guztiak
hobeto antzematen dira. Sam Rose artistak lan bikaina egin du obra honekin, ezta?

26: Atomium

Bruselaseko Atonium eskultura erraldoia 3D arkatzaz egina. Pilota txurientzako ping-
pong pilotak erabili direla uste dugu. Oso ideia orijinala eta emaitza ikusgarria. Ez al
dago zure herrian 3D arkatzarekin birsor dezakezun monumenturik? Anima zaitez!

 

geisha

25: Flamenko dantzaria

Soinekoa urre koloreko PLA filamentuarekin sortu da eta abanikoa eta gona PLA
filamentu beltzarekin. Obra honen xehetasunak miresgarriak dira (begira ileko
arrosa). 3D irudi itzela.

 

chica

24: Oilaskoa

Animaliak gai polita da 3D arkatzarekin zer marraztu ez dakizunean ideiak
ateratzeko. Hau bi ikaslek haien irakasleari egindako opari bat dugu, irakasteko zuen
metodo ona eskertzeko egin zutena. Ikusten duzuenez, inprimitutkoa oparitu
dezakezue ere.

 

motor23: Motoa

Motor hau Martin Senn 3D artista alemaniarrak sortua da. Martin perfilatutako 3D
obretan espezializatuta dago. Bere obra guztiak siluetetan datza. Kalitate handikoak
dira eta berezko estiloa dute. Ikusgarria.

letra

22: Hizkiak

3D arkatzak arkatz normalak duen helburua betetzeko ere balio digu: idazteko.

Artista honek bere abesti gustukoenen letrak 3D arkatzaren bidez idatzi ditu. Erraza
dirudi, proba ezazu zeuk! Zuk idatzitako letra hauek oso politak gera daitezke gelako
pareta batetik zintzilik.

 

mandala21: Mandala

Mandalak azken urteotan famatuak bihurtu dira. Zirkulu apaingarri hauek 3D
arkatzarekin praktika hartzeko ere oso baliagarriak izan daitezke: koloreak
konbinatu, inprimitze azkartasuna kontrolatu….

 

 

tractor

20: Traktorea

Traktore hau dirudiena baina zailagoa da egiteko. Lerro zuzenak oso ondo burututa
daude eta beraz, emaitza bezala traktore txukun bat daukagu.

 

caja del teléfono

19: Mobilentzako fundak

Zergatik eraman mundu guztiak dituen fundak? Askoz dibertigarriagoa da 3D
arkatzarekin sormena landu eta zeure funda diseinatzea. Argazkian ikus
daitekeenez, funda ez da oso lodia eta mobila babesteko balio du.

 

graceduprez18: Kapela

3D arkatza helburu oso desberdinekin erabili daiteke orain arte ikusi dugun bezala.
Arte obrak egin daitezke edota moda-osagarriak. Hemen 3D arkatzarekin sortutako
ezkontza baterako egokia izan daitekeen kapela bat dugu.

vaquero17: Cowboy

3D artista honek (Loumser) benetako arte obra bat egin du 3D cowboy hau sortzean.
Kapela ABS filamentuarekin egina dago eta gainontzekoa, berriz, PLA
filamentuarekin. Aukeraketa hau kapela nahiko sinplea delako eta aurpegian
zehaztasun gehiago daudelako egin du, gauza bakoitzaerako filamentu mota

desberdinek hobeto funtzionatzen baitute. Lan txukuna eta beldurgarria eta dena
geratu zaio.

selfie

 

16: Selfie

Edgard Camachoren auto erretratu hau hain sinplea izateagatik da hain liluragarria.
Zuk zeuk proba dezakezu 3D arkatzarekin argazki baten gainean marrazten.

 

Zorro 3D15: Azeria

Ez da beharrezkoa airean marraztea 3D arkatzarekin. 2 dimentsiotan ere gauza
politak egin daitezke, azeri hau bezalaxe. Oso orijinala da nola azeria luma eta
loreetan bihutzen den. Hurrengo bonsai zuhaitza egin duen artista berdinak marraztu
du azeri hau.

 

bonsai14: Bonsai

Zeure lorategia inprima dezakzu 3D arkatzarekin. Ruchka artista bonsai zuhaitz
hoenkin hasi du. Oso zuhaitz ederra, lorontzi batean jarri daitekeena.

 

afanasyeva_makeup

 

13: Makillajea

Afanasyeva makillatzaileak arte obra hau egin eta 3D arkatz batek izan ditzakeen
erabilera anitzak erakutsi zizkigun. Instagramera horrelako hainbat argazki igo ditu 3
dimenstiotako arteaz modeloak apainduz.

3dpenru

 

12: Pirata ontzia

Pirata ontzi itzela. Ontzi honetan 3 kolore besterik ez dira erabiltzen: gorria, beltza
eta grisa. Modu ederra hainbat orduz disfrutatu eta noizbehinka apaingarri gehiago
gehitzeko. 3Dpenart.ru web orrialdeko jendeak lan polita egin du, ezta?

rigidink

 

11: Landetxea

Tinta Rígidako jendeak txabola hau egin du, modu bikaina filamentua arte obra bihur
dezakezula erakusteko. Txabola hau (filme batetik aterata dagoela dirudi) barruan
argiak jartzeko pentsatuta dago, iluntasunean argi atsegin bat sortzeko.

3d-dragon

 

10: 3Dn beste dragoi bat

3Dko figura honek ederki frogatzen du zenbat gauza egin daitezkeen 3D
arkatzarekin. Herensugea hau 3D arkatza airean jarriz marraztuta dago, burutzeko
praktika handia behar da beraz. Kurbak egiterakoan filamentua gogortu arte itxoin
behar denez, lan zaila da figura hau egitea.

 

Arte del zapato 3d

 

9: Zapata

3D arkatza zeure arropa apaintzeko erabil dezakezu baita ere.

 

Mapa de cola 3d

 

8: Coca Cola

Objektuak plantilla bezala erabil ditzakezu 3D arkatzarekin kopiak egiteko. Kasu
honetan Coca Cola lata bat erabili dute. Lehenengo kolore gorriz kuadrikula bat egin
da. Gero, latan bezala, txuriz egindako letrak marraztu dira eta gorriz egindako
lanean gehitu. Lan polita arkatzarekin praktikatzeko.

Pen-lix 3D7: Arte erreala

Lix 3D arkatza erabiliz artista hauek hau jolas batetik harago doala frogatu digute.
Benetako artea sor daiteke. Hemen ikus dezakeguna gizaki baten marrazki erdi
abstraktua da. Sortzea gustoko baduzu, ikusi duzu denetik egin dezakezula 3D

van-gogh-3d

6: Van Gogh

Zer egin sormen handirik ez baduzu? Artista handiak imitatu. Hau Van Goghen
kuadro ezagunenetarikoa dugu eta ezinhobea da 3D arkatzarekin marrazteko.

 

 

Colibrí 3d pluma5: 3Dn kolibri bat

Sorkuntza ederra. Hegalak banaka eginda daudela ikus dezakegu eta gero dena
batuta arkatzarekin berarekin. 3D efektu hau handitu egiten da sabaitik zintzilik jarriz
gero.

 

Mariposa de estudio maypop4: Tximeleta

Kolibriaren antzera, animaliak errazak dira marrazteko. Haiekin kolore desberdinak
erabili eta sormena landu dezakezu. Tximeleta honen lerro garrantzitsuenak plantilla
baten laguntzaz marraztu dira. Zuk ere berdin egin dezakezu eta gero barrukoa
zeure gustura bete.

Torre Eiffel 3D3: Eiffel dorrea

Klasikoa. Eiffel dorrearena gehien erabilitako plantilla izango da seguruenik. Lau
aldeak banaka eta plantillarekin egin, gero 3D arkatzarekin batu eta jada baduzu
zure Eiffel dorrea!

 

Peces 3d

2: 3D koi karpa

Koi karpa arrain koloretsua da. Ezkata bakoitza kolore batez eginda daude, ederki
gainera. 3D arkatza kontrolatzen baduzu zure lanbide eta dena bihur dezakezu.

 

1: Notre-Dame

wobbleworks-3doodler-2-15

Benetako arte obra bat. Eskalazko Notre-dame katedral honi argiak gehitzen eman
diote azken puntua. 3Doodlerrek egindakoa da. Egongela batean jartzeko objektu
polita da, adibidez.

Adibide hauek guztiak eta gero, argi geratu da 3D arkatzarekin denetik egin
daitekeela, zaletasuna eta sormena besterik ez duzu behar.

Aukeratu zure beharrei hobekien moldatzen den modeloa

 

 

 

 

Zure sorkuntza blogaren sarrera honetan baldin badago eta ezabatzea edo
moldatzea nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin: info@replica-t.com

This post is also available in: Spanish

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *